XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.6.4. Eten-puntuak 2.6.4.1. Eten puntuak hiru dira (ez gehiago, ez gutiago: Horrela utzi zituen gauzak egun hartan... Berarekin batera ekarri zituen bere lagunak ere: Antton, Miren, Kontxi...

Idazki bat idazten dugunean eta ez bazaigu esan nahi den guztia orrialde berean sartzen, etenpuntuez baliatzen gara testuak hurrengo orrialdean segitzen duela adierazteko.

Testua amaitu eta ondoko lerroan, eskuineko aldean, paratzen dugu hau: .../....

Ikusten denez, eten puntuak barra eten puntuak ditugu hor.

Hurrengo orrialdean gauza bera egiten dugu hasieran, baina oraingoan ezkerreko partean idazten ditugu.

Testua, berriz, ondoko lerroan hasiko dugu.

Euskaraz ez ditugu eten-puntuak beste hizkuntzetan adina erabiltzen, beraien ordezko bai bait dugu zenbaitetan eta partikula: Antton, Miren, Kontxi eta etorri zitzaizkigun.

Adibide honetan eta horrek eten puntuen paper berbera betetzen du, beraz.

2.6.4.2. Eten-puntuak esaldia oraingoz amaitu gabe dagoela edo adieraz dezakete.

Irakurtzen duenak badaki zerbait falta dela hor.

Eta zerbait hori irakurleak ezagutzen duena edo guztiz ezezaguna izan liteke: Atzo harrapatu izan bazintut...

2.5.4.3. Edozein liburu edo idazkiren aipamema egin nahi dugunean baina aipamena oso luzea baldin bada osorik emateko, eten puntuak erabiltzen dira aipamenaren laburpena emateko testua aldatu gabe utziz.

Ixildu nahi duguna parentesi artean paratzen ditugun eten puntuez ordezkatzen dugu: Lehen (...) euskal idazleek ez zuten horrelako kezkarik.